XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Europako egungo novela berria hirugarren mailan dago zalantzarik gabe.
Eta Borges? Borges nominalista dugu.
Ideologienganako mesfidantzak eta ekintzaren beldurrak nominalismoruntz bultzatu dute, hots, absolutuaren ukatzera, norki bakoitzaren bakantasuna soilik onartuz.
Filosofia kondairan ere, ez gaude ohituak, horrelako jarrera-hartze ausarti eta heterodoxoa ikusten, aspaldi hontan bederen.
Nominalismoa eta
Egile honengan filosofia literaturan haragi eginik dagoelako, inork baino hobeto adierazi digu berak alegia gisa, ipui batetan, nominalismo huts-hutsa zertan zertzen den, bizitza mailan.
Borges-ek berebiziko dohaina du ideia filosofiko bat literatura-gai bihurtu ahal izateko, nahiz eta ideia hori huskeria izan edo-eta, alderantziz, sakonena.
Ipuigileak leku-une konkretu batetan kokatzen du bere gaia, giro berezi batez inguratua.
Hala gertatzen da ipui hontan.
Funes-eren nortasunari ahalik eta egiantza handiena ematearren, kronika gisa edo, hobeto esan, oroitzapen gisa emanik dago ipuia.
Hasieran, zirriborro antzean erdi ahazturikako eta garrantzia gabeko dato batzuk ematen ditu.